XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zure senarra oso azkarra da benetan - erantzun zion armiarmak kamaleoiaren emaztea lausengatzeko gogoaz .

Baina, berak nondik ateratzen duen esaten badidazu, ez diot inori gero esango.

Kamaleoiaren emaztea izan mamala izan zen ere.

Nahiz eta senarrak behin eta berriro esan ez azaltzeko sekretua, berak ezin bere senarrarentzako lausenguengatik etsi zuen horretan.

Nire senarrak esan zuen harropuzturik indar magikoa dauka.

Zerbait nahi duenean jateko bere buruan jotzen du, eta nahi duenaren izena esaten du, eta gauza hori lurrera erortzen da.

- Benetan zure senarrak indar magikoa duela! oihu egin zuen armiarma emakumeak Gustatuko litzaidake nire senarra hain patu onekoa izatea.

Eta hirin kalabazak harturik etxeratu zen lasterka.

Nahiz eta sekretua ez zuela azalduko agindu zuen, armiarmak senarrari kontatu zion dena berarekin batu zenean.

- Orain ulertzen dut - esan zuen armiarmak pentsakor, eta herrixka guztia ibili zuen mundu guztiari esanaz berria.

Jendeak egurrak hartu eta lasterka kamaleoiaren etxera abiatu ziren.

- Irten hortik - oihu egin zioten.

Kamaleoia, beste mezulariren bat kolpatzeko deitzen ziotelakoan ahalik arinen atera zen.

Zoritxarrez kamaleoiak ez dira oso bizkorrak, eta horrela, irtetzeko itxaroten zeudela, herrixkakoak gero eta urduriago zeuden.

Azkenik, kamaleoiaren burua agertu zen atetik.

Senarra zela eta ez emaztea irteten zena argi dagoela, armiarmak egurra altxatu zuen.

Buff! kolpea entzun zen: egurrak kamaleoiaren buruan jo zuen.

- Ñames - oihu egin zuen armiarmak.